A la découverte de la faune piscicole de la Nive CE2

Les enfants de la classe de CE2 de Mme Etchemendy partiront à la découverte de la faune piscicole de la Nive pendant les 5 1/2 jounées d’animation proposées par le Syndicat mixte du bassin versant de la Nive.

CE2 elebidun klasean lan egin dugu Errobiko arrainen gainean. Ateraldi batzuk egin ditugu.
Uztaritzen, arrain pasabide baten ikusten izan gira. Garazin arrantzatu dugu eta esperientziak egin ditugu.

 

Arrantzatzeko behar duzun materiala

Arrantzako kanabera hartu behar da. Hola osatzen da : nylon  haria (nylon), flotagailua (flotteur), beruna (plomb), amua (hameçon)

Zizaria emaiten da amuaren gainean.

Ontzi bat hartzen da, ura eta bi harri emaiten dira barnean, arrantzatu arrainak biltzeko.

Arrantzarat joaiteko behar dugu permisa bat.

 

 

 

 

 

Arrantzatzeko kontseilu batzuk

Ixilik egon behar da .

Ez da laster egin behar zeren eta arrainak bibrazioak senditzen ditu .

 Kanabera esku batekin hartu behar da eta haria beste eskuarekin, amua ez errian sartzeko.

 Arbola baten azpian ez da arrantzatu behar.

 Arrain ttipia arrantzatzeko, amu ttipia hartu behar da .

 Eskuak busti behar dira arrain bat unkitzeko zeren eta arrainek mukusa badute beren gainean beren burua babesteko.

 

 

Zoin arrain aurkitzen da Errobin ?

Ez dira arrain berdinak bizi Errobiren barnean Garazin, Kanbon eta Baionan.

Garazin diren arrainek ur hotza maite dute.

Baionan atxemaiten diren arrainek ur beroagoa maite dute.

 

Zer jaten dute arrainek ?

Afitxa huntan erakusten dugu zer jaten duten amuarrainak, izokinak, eta txipak.

 Izokinak, itsasoan izkirak jaten ditu eta kolore arrosa hartzen du.

Arrain pasabidea

 

Uztaritzen izan gira arrain pasabide baten ikustera.

Lehenik Glenn-ek arrain pasabidea erakutsi du eta  esplikatu du nola martxan den.

 

 

 

 

Gero Andonik izokin bat erakutsi du.

Zaku baten barnean eman du lokartzeko.

Izokina neurtu du : 84 cm.

 

 

 

 

Ezkata batzuk hartu ditu jakiteko zenbat urte dituen izokinak.

Bururatzeko arraina markatu du.

 

 

 

 

Gero lanproia bat hartu du eta bere ahoa erakutsi dauku. Ahoa erronda du eta bentosak baditu.

 

 

 

 

 

 Guk ere arrantzatu dugu

Lison-ek haria botatzen du.

Naiak arrain bat harrapatu du

 

Glenn-ek arraina kentzen du

 

 

 

 

 

 

Paul eta Anthony-k txipa bat arrantzatu dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

A la découverte de la faune piscicole de la Nive CM2

Glenn, Xan eta Joanarekin, proiektu bat egin dugu arrainen gainean. Ainitz gauza ikasi ditugu : nola bizi diren arrainak, non bizi diren, nola arrantzatu, nola erreka babestu…

Eskolarekin ateraldi batzuk egin ditugu : Uztaritzerat joan gira arrain pasabide baten begiratzera. Bi izokin eta lanproia bat ikusi ditugu. Gero Donibane Garazirat joan gira arrantzatzerat. Bainan batzuk ez dute arrantzatu zeren eta ortzantza bazen. Amuarrainak begiratu ditugu eta errekako hezurgabeak arrantzatu ditugu.

Azken astean, klasean, taldeak egin ditugu. Talde bakoitzak artikulu bat idatzi du arrainen gainean. Artikulu horiek blogan eman ditugu.

Proiektu hori maitatu dugu.

Errobiren bidea

 

 

Ura ateratzen da sorgitik. Errobik ainitz sorgi ditu.
Hastapenean ur guti bada, deitzen da errekañoa.
Errobiko errekak biltzen dira Arrosan.
Errobik segitzen du bere bidea eta Uztaritzen hartzen dute ura, edangarritzeko.
Gero Errobi elkartzen da Baionan, Aturrirekin. Ibai-ahotik pasatzen dira itsasorat joaiteko Angelun.

Errobiko lan desberdinak

Errobiren gainean badira ainitz lan :

Babeste aktibitateak:
-arrainak kondatzen eta zaitzen dituzte.
-arrantza kontrolatzen dute.
-erreka bazterrak berriz egiten dituzte : arbolak mozten dituzte.
-ondarkin bilketa antolatzen dute.

 

Ikerketa aktibitateak

-uraren kalitatea analisatzen dute.
-arrainen bizia ulertzen dute.

 

 

Erabiltze aktibitateak

-Arrain hazkuntza egiten dute.
-Errobiko ura hartzen dute, garbitzeko eta gero etxetan banatzeko.
-Errobiko urarekin elektrizitatea egiten dute.

 

 

 

Aisialdi aktibitateak

rafting, arrantza.

 

Gure arrantza

Ekainaren 6an arrantzatu dugu Donibane Garazin, Beherobiko Errobin.

Lehenik Glenn-ek esplikatu du zoin arrain ikusiko dugun arrantzatzean. Gero erran ditu arrantzako kanaberako parte desberdinak : flotagailua, amua, haria. Esplikatu du ere nola emaiten den zizaria eta nola bota behar den haria.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azkenean arrantzatu dugu. Lehen taldean harrapatu ditu 66 txipa eta bigarren taldeak 26. Azken taldeak ez du arrantzatu zeren eta euria eta kazkabarra hasi dira.

 

Pierre : « 111 arrain baino gehiago harrapatu behar ginuen. Nere taldean harrapatu ditugu 12 txipa bainan 4 eskapatu dira. »

Louis : « Neskek ikusi dutelarik zizaria, fite gibelatu dira. Nere taldea harrapatu ditugu 29 txipa. »

Matéo :  » Errekaren barnean baziren amuarrainak eta txipak. Guk harrapatu ditugu bakarrik txipak, 66 orotarat, »

Arrain desberbinak

Arrantzarat joaiten delarik, eta arraina harrapatzen delarik, jakin behar dugu zer arrain den. Lehenik begiratzen ditugu hegatsak, ahoa, eta arrainaren handitasuna.
Ahoarekin ikusten dugu zer jaten duen arrainak.
Ezkatarekin ikusten ahal dugu zenbat urte badituen (errondak kondatuz).
Kolorearekin ikusten dugu nondik heldu den, emea edo arra den.

Toki desberdinetan arrantzatzen dugularik, arrain desberdinak harrapazen dira :

  • Mendian arrantzatzen delarik harrapatzen ditugun arrainek ur hotza maite dute. Oxigeno gehiago behar duten arrainak dira.

burtaina (le chabot)

 

 

 

txipa (le vairon)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  •  Itsasoan arrantzatzen delarik harrapatzen ditugun arrainek ur gaziari eta ur beroagoari adaptatuak dira.

platuxa (le flet)

 

 

 

 

lutxoa (le brochet)

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Itsasoan eta mendiaren artean harrapatzen ditugun arrainek ez dute behar ur gazia eta ainitz oxigeno.

aingira (l'anguille)

 

barboa (le barbot)

 

 

 

 

 

 

 

 

Arrain pasabidea

 

Maiatzaren 23an joan gira zentrala hidroelektriko baten ondora, arrain pasabidearen bisitatzera.

1) Zer da arrain pasabide bat ?
Arrainak pasatzen diren gune bat da.

2) Zergatik arrain pasabideak badira ?
Arrainek erreka bat igaiteko eta sorgien ondoan arroltzeak egiteko .

3) Non dira arrain pasabideak ?
Errekako mugen ondoan dira .

4) Zergatik arrainek pausa bat egiten behar dute ?
Ez dira aski azkarrak dena segidan egiteko.

5) Zergatik bada ur-laster bat arrain pasabidean ?
Ur lasterretik arrainek badakite norat joan.

6) Arrain pasabide guziak berdinak dira ?

Arrain pasabide bat da

Naturan den ur pasabide bat da

 

Harriz egina, den pasabide bat da

Arrain migratzaileak

Arrain migratzaileak ez dira beren bizi guzian leku berdinean egoiten.
Arrainak mugitzen dira zeren eta behar dute jan eta ugaldu. Arrain migratzaileak sailkatzen dira manera hortan :

Arrain batzuk ez dira urez aldatzen

Ur gezan :

amuarraina (la truite)

Ur gazian :

      

antxura (anchois)

sardinzar (hareng)

platuxa (plie)

bakailoa (morue)

 Arrain batzuk mugitzen dira ur gezatik ur gazira edo ur gazitik ur gezarat

Lanproia (la lamproie)

-lanproiak izokinaren odola surgatzen du.

-migratzeko izokina erabiltzen du bere gainean lotuz.

-askatzen du izokina ugaltzeko eta gero hiltzen da.

-ez du odola surgatzen gizakiari

Arrain pasabidea bisitatzean, lanproia bat ikusi dugu. Luzea eta haundia zen.

 Aingira (l’anguille)

Kukutzen da harrien azpian bere janaria harrapatzeko.

Bada ainitz aingira arraza.

Sortzen da itsasoan. Joaiten da Errobiren barnera haunditzeko. Berriz joaiten da itsasorat arroltzeak erruteko.

Izokina (le saumon)

Izokinaren bizia

Mendian sortzen dira apirilan : arrainkumeak deitzen dira.

Izokin arroltzea

 

 

arrainkumea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gelditzen dira 2 urte sortu diren lekuan .

Urte baten buruan takona forma hartzen dute errekaren barnean.

takona

Urte bat eterdi berantago joaiten dira itsasoaren barnera eta hartzen dute smolta forma : beren kolorea aldatzen da. Grisak bilakatzen dira beste arrainetatik gordetzeko.

smolta

2 urte dutelarik Groenlandiaran joaiten dira.
1 eta 5 urteren artean gelditzen dira Groenlandian .

Izokin heldua berriz itzultzen da sortu den lekura. Arrak mokudunaren forma hartzen du zeren eta behar du bere burua erakutsi emeari.

mokoduna

Emeak erruten ditu arroltzeak eta arrak emaiten ditu bere espermatozoidak.
Emeak errun eta kukutzen ditu bere arroltzeak harrien azpian gero pausatzen da .
Izokinak erroten ditu 7500 arroltze, neguan. 7500 arroltzeren gainean 650 arrainkume sortzen dira.