A la découverte de la faune piscicole de la Nive CE2

Les enfants de la classe de CE2 de Mme Etchemendy partiront à la découverte de la faune piscicole de la Nive pendant les 5 1/2 jounées d’animation proposées par le Syndicat mixte du bassin versant de la Nive.

CE2 elebidun klasean lan egin dugu Errobiko arrainen gainean. Ateraldi batzuk egin ditugu.
Uztaritzen, arrain pasabide baten ikusten izan gira. Garazin arrantzatu dugu eta esperientziak egin ditugu.

 

Arrantzatzeko behar duzun materiala

Arrantzako kanabera hartu behar da. Hola osatzen da : nylon  haria (nylon), flotagailua (flotteur), beruna (plomb), amua (hameçon)

Zizaria emaiten da amuaren gainean.

Ontzi bat hartzen da, ura eta bi harri emaiten dira barnean, arrantzatu arrainak biltzeko.

Arrantzarat joaiteko behar dugu permisa bat.

 

 

 

 

 

Arrantzatzeko kontseilu batzuk

Ixilik egon behar da .

Ez da laster egin behar zeren eta arrainak bibrazioak senditzen ditu .

 Kanabera esku batekin hartu behar da eta haria beste eskuarekin, amua ez errian sartzeko.

 Arbola baten azpian ez da arrantzatu behar.

 Arrain ttipia arrantzatzeko, amu ttipia hartu behar da .

 Eskuak busti behar dira arrain bat unkitzeko zeren eta arrainek mukusa badute beren gainean beren burua babesteko.

 

 

Zoin arrain aurkitzen da Errobin ?

Ez dira arrain berdinak bizi Errobiren barnean Garazin, Kanbon eta Baionan.

Garazin diren arrainek ur hotza maite dute.

Baionan atxemaiten diren arrainek ur beroagoa maite dute.

 

Zer jaten dute arrainek ?

Afitxa huntan erakusten dugu zer jaten duten amuarrainak, izokinak, eta txipak.

 Izokinak, itsasoan izkirak jaten ditu eta kolore arrosa hartzen du.

Arrain pasabidea

 

Uztaritzen izan gira arrain pasabide baten ikustera.

Lehenik Glenn-ek arrain pasabidea erakutsi du eta  esplikatu du nola martxan den.

 

 

 

 

Gero Andonik izokin bat erakutsi du.

Zaku baten barnean eman du lokartzeko.

Izokina neurtu du : 84 cm.

 

 

 

 

Ezkata batzuk hartu ditu jakiteko zenbat urte dituen izokinak.

Bururatzeko arraina markatu du.

 

 

 

 

Gero lanproia bat hartu du eta bere ahoa erakutsi dauku. Ahoa erronda du eta bentosak baditu.

 

 

 

 

 

 Guk ere arrantzatu dugu

Lison-ek haria botatzen du.

Naiak arrain bat harrapatu du

 

Glenn-ek arraina kentzen du

 

 

 

 

 

 

Paul eta Anthony-k txipa bat arrantzatu dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ce contenu a été publié dans Non classé par cambo. Mettez-le en favori avec son permalien.

Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *